ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent COGITI Gipuzkoak eta INSTAGIk hitzarmen bat sinatu dute sektore tekniko-industrialaren kalitatea eta profesionalizazioa bultzatzeko | COGITI Gipuzkoak eta INSTAGIk hitzarmen bat sinatu dute sektore tekniko-industrialaren kalitatea eta profesionalizazioa bultzatzeko

COGITI Gipuzkoak eta INSTAGIk hitzarmen bat sinatu dute sektore tekniko-industrialaren kalitatea eta profesionalizazioa bultzatzeko

  • 2025/07/23
  • Noticias

COGITI Gipuzkoak eta INSTAGIk hitzarmen bat sinatu dute sektore tekniko-industrialaren kalitatea eta profesionalizazioa bultzatzeko

 

Gipuzkoako Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Elkargo Ofizialak (COGITIG) eta Gipuzkoako Instalazio eta Mantentze Enpresen Elkarteak (INSTAGI) lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten joan den asteazkenean, uztailailak 16, ingeniaritza teknikoaren eta instalazio sektorearen arteko harremana sendotzeko helburuarekin.

Bi erakundeek, azpiegiturak, instalazio teknikoak eta zerbitzu industrialak garatzeko funtsezkoak diren profesionalak eta enpresak biltzen dituztenak, bat egin dute etengabeko prestakuntzan, digitalizazioan, belaunaldi-erreleboan eta jasangarritasunean ahaleginak batzeko beharrean.

Hitzarmenak lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen du, proiektuen kalitatea eta gauzatze teknikoak bultzatzeko helburuarekin, ingeniarien eta instalatzaileen arteko ezagutza eta esperientziak trukatzeko, eta sektorearen lehiakortasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko ekimenak elkarrekin sustatzeko.

Lehen lankidetza-ildoen artean, jardunaldi teknikoak eta eguneratze-ikastaroak antolatzea aurreikusten da, legeztapen eta araudi-kontuetan elkarri aholkularitza ematea, eta parte-hartze koordinatu bat erakundeen ikusgarritasun ekintzetan.

Bi erakundeek adierazi dute hitzarmen hau “aurrerapauso” bat dala balio-kate tekniko kohesionatuagoa, berritzaileagoa eta zerbitzu publikoara eta bikaintasun profesionalera bideratua eraikitzea.

Hitzarmena INSTAGIren Donostiako egoitzan sinatu zen, eta bi erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten, lortutako akordio ona eta aurreikusitako ekintza zehazetan berehala lanean hasteko borondatea azpimarratu zituzten.

 

 

 

 

Deskargatzeko gunea