ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent 770/2025 Errege dekretua Industria – segurtasunari buruzko araudi berriak enpresa instalatzaileetan langile kualifikatuak kontratatzeko araubidea aldatzen du. | 770/2025 Errege dekretua Industria – segurtasunari buruzko araudi berriak enpresa instalatzaileetan langile kualifikatuak kontratatzeko araubidea aldatzen du.

770/2025 Errege dekretua Industria – segurtasunari buruzko araudi berriak enpresa instalatzaileetan langile kualifikatuak kontratatzeko araubidea aldatzen du.

  • 2025/09/11
  • Noticias

Joan den irailaren 4an, 770/2025 Errege Dekretua sartu zen indarrean. Errege-dekretu horren bidez, industria-segurtasunaren arloko zenbait erregelamendu-arau aldatzen dira, gaitutako profesionalak kontratatzeko araubideari dagokionez. Instalazio-enpresei eragiten dieten berrikuntza nabarmenen artean, nabarmentzekoa da 2021eko apirilaren 27ko 298/2021 Errege Dekretuak ezarritako betekizuna ezabatzen da. Betekizun horren arabera, gaitutako profesionaletako bat eta industriaren segurtasuneko araudiek eskatzen dituzten tituludun teknikari eskudunak enpresa gaituen plantillan egon behar ziren, lanaldi osoz edo enpresek beren zerbitzuak ematen dituzten ordutegian, enpresa horiek segurtasun industrialaren araudien esparruan jardun ahal izateko. Orain, edozein legez baimendutako kontratazio-moduren bidez kontratatu ahal izango dira, enpresetako giza baliabideak malgutuz.

Egindako aldaketa nagusiak:

Kontratazioa malgutzea:

Dagoeneko ez da beharrezkoa gaitutako progesionalak edo teknikari adituak lanaldi osoko plantillan egotea; orain, neste madalitate batzuetan kontrata daitezke, hala nola lan - kontratuarekin edo merkataritza - kontratuarekin. 

Europako arauetara moldatzea:

Errege Dekretuak Espainiako araudia Europako Batasuneko industriaren segurtasun-jarraibideetara egokitzen du.

Eragindako sektoreak:

Araudia industriaren segurtasun-araudiek arautzen dituzten jardueretarako profesionalen kontratazioari aplikatzen zaio, besteak beste, honako instalazio hauek barne hartuta:

  • Gas-instalazioak
  • Hozte- eta aire girotuko instalazioak
  • Presiopeko ekipoak (PPL)
  • Tentsio txikiko instalazioak
  • Tentsio handiko lineak
  • Suteen aurkako babes-instalazioak

Laburbilduz, 770/2025 Errege Dekretuak industria – segurtasunaren sektoreko enpresen kontratazio – baldintzak malgutu nahi ditu, profesional kualifikatuetara bizkorrago eta beren beharretara egokituago sartzeko aukera emanez, lanaldi osoaren zurruntasunik gabe.