ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent ELKARGOKO FESTA 2026/06/06 | FIESTA COLEGIAL 06/06/2026

ELKARGOKO FESTA 2026/06/06

  • 2026/06/10
  • Noticias

Joan den ekainaren 6an, larunbata, arrakasta handiz ospatu genuen Elkargoko Jaia. Diplomak banatzeko ekitaldia, lunch-a eta elkargoko bazkaria ospakizun giro ezin hobean egin ziren, elkargokideen eta haien senide zein lagunen parte-hartzearekin.

Bihotzez eskertu nahi dizuegu zuen presentzia eta parte-hartzea; izan ere, horiei esker ekitaldi honek urtez urte hazten eta sendotzen jarraitzen du.

Datorren urtean are gehiago parte hartzera animatzen zaituztegu, ekitaldi hau elkargokide, senide eta lagun guztientzat une berezi bihurtzen jarrai dezagun.

Datuen babesari buruzko araudia dela eta, diplomak banatzeko ekitaldian, lunch-ean eta NH-Aránzazu hotelean egindako bazkarian ateratako argazkiak eremu pribatuan baino ez dira argitaratu. Eremu hori elkargokide guztiek erabil dezakete, beren erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz.

Bidea:
Dokumentazioa > Elkargoa > 6. Elkargoko Jaia

Irudiak hiru ataletan antolatuta daude:

  • Diplomak banatzeko ekitaldia
  • Lunch-a
  • Elkargoko bazkaria: menuaren argazkiak eta Elkargoko Jaiaren bazkariko argazkiak

Argazkiak ikusteko, HTML formatuan dagoen dokumentua deskargatu behar duzue. Dokumentua irekitzean, Google Photos-era bideratuko zaituzte, eta bertan irudi guztiak ikusi ahal izango dituzue.

OHARRA: Elkargokideei posta elektronikoz bidaliko zaie diplomak banatzeko ekitaldian erakutsi zen elkargokidearen alta-fitxa.

Deskargatzeko gunea