Eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtapena egiteko mikroegiaztagirien bidezko prestakuntza jakin baten beharrari buruz hainbat kanalen bidez eta unibertsitateek eurek zabaltzen ari diren informazioa dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu azpimarratzea ezen uztailaren 22ko 659/2025 Errege Dekretuak, ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretua —eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtapenaren oinarrizko prozedura onartzen duena— aldatzen duenak, honako hau ezartzen duela:
«4 bis artikulua. Eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtapenerako teknikari gaituen jarduera profesionala gauzatzeko baldintzak.»
1. Eraikinen energia-eraginkortasunaren ziurtagiria proiektuan gauzatzeko teknikari gaitutzat hartzen da, 3.1.a) eta 3.1.d) artikuluetan jasotako eraikinetarako, baldin eta teknikari horrek eraikuntza-proiektuetako edozein idazteko edo eraikuntza-obren zuzendaritzarako eta obren exekuzio-zuzendaritzarako gaitzen duen titulazio akademiko eta profesionaletako edozein badu, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritakoaren arabera. Era berean, gaitutzat hartzen dira aipatutako atal honetan deskribatutako araututako lanbideak gauzatzeko habilitazioa ematen duen edozein unibertsitate-titulazio duten teknikariak, Unibertsitate-irakaskuntzen antolamendua eta horien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen duen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Indarreko araudia kontuan hartuta, Industria Ingeniari Teknikoaren lanbidea gauzatzeko gaitzen duten titulazioak titulazio gaitzaileen esparruan sartzen dira; titulazio horiek aukera ematen dute energia-eraginkortasunaren ziurtapenerako teknikari gaitu gisa jarduteko, beste sarbide-bide batzuetarako aurreikusitako prestakuntza-modulu osagarriak egin beharrik gabe.