ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online 2025eko 3º ikastaroa | Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online 2025eko 3º ikastaroa

Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online 2025eko 3º ikastaroa

  • 2025/05/14
  • Noticias

Osalan-Laneko Osasunerako Euskal Erakundeak, bere sorrera-legean ezarrita dagoen bezala, Euskadiko gizartearen eta haren kolektiboen prebentzio-kultura hobetzea du bere aginduen artean, eta, besteak beste, hainbat arrazoi direla medio, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza jasotzeko aukera zailena dutenak nabarmentzen dira.

Testuinguru horretan, Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroa antolatu du. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago. Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektiboak jakin dezan zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.

Ikastaroa Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura dago Osalanen webgunearen bidez. Modulu orokor bat dauka (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.

HIRUGARREN EDIZIOA 2025:

Ikastaroaren hasiera: astelehena, 2025eko ekainak 2
Izen-ematearen itxiera-data: osteguna, 2025eko maiatzaren 29a
Ikasturte amaiera: 2025eko uztailaren 31

EZAUGARRIAK:

  • Moodle plataforma
  • Eduki elkarreragileak
  • Ikasturte osoan zehar gida/aurkezle gisa erabiltzen diren avatareak
  • Laburpenak eta ariketak
  • PDF deskargagarriak eduki guztiarekin
  • Terminoen glosarioa
  • Esteka interesgarriak
  • Bideoak
  • Araudia
  • Ezagutzen ebaluazioa
  • Autodeskargatzeko ziurtagiria, ikasturtea amaitu eta azterketa gaindituz gero
  • Prestakuntzaren gogobetetzeari buruzko inkesta

IKASTAROAK:

  • Modulu orokorra
    • Oinarrizko kontzeptuak laneko arriskuen prebentzioan
    • 31/1995 Legea Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa
    • 171/Errege Dekretua Enpresa Jardueren Koordinazioa
    • 39/1997 Errege Dekretua Enpresa Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua
    • Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuak
    • Laneko Arriskuen Prebentzioko prebentrio-espezialitateak
    • Lidergo prebentiboa. Laneko segurtasunaren eta osasunaren kultura
    • Lortutako ezagutzaren ebaluazioa
  • Modulu espezifikoak. Sektoreak: eraikuntza, industria, garraioa, merkataritza
    • Sektoreko arriskuak eta prebentzio-neurriak
    • Sektoreko gaixotasuna-profesionalak
    • Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, orrokorean
    • Larrialdietako eta ebakuazioko jarduketa, sektorearenak
    • Lehen sorospenak
    • Sektoreari aplikatzako araudia
    • Sektorearen azterketa

MATRIKULAZIOA:

Prezioa: dohanik

Formulariorako sarbidea

Deskargatzeko gunea