ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent SUTEEN AURKAKO BABESARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA: BIZITEGI-ERAIKINAK ETA INDUSTRIA-ERAIKINAK. | SUTEEN AURKAKO BABESARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA: BIZITEGI-ERAIKINAK ETA INDUSTRIA-ERAIKINAK.

SUTEEN AURKAKO BABESARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA: BIZITEGI-ERAIKINAK ETA INDUSTRIA-ERAIKINAK.

  • 2025/08/21
  • Noticias

IKASTAROAREAN DESKRIBAPENA

Online ikastaro honek, 4 asteko iraupena dauka, eta batez ere praktikoa izango da, lege-esparrua ezagutzeko oinarri sendoa eratzea du helburu eta suteen  arukako babes pasibo eta aktiboko sistemak, betiere proiektua idatzi duen teknkariaren beharren  ikuspegitik.

Unitate didaktiko bakoitzaren aurkezpen-bideoak barneratzen ditu, suteen aurkako babesaren oinarriei buruzkoak eta kalkulu hidraulikoak, la suaren izaera, indarrean dagoen lege-esparrua, babes aktiboko eta pasibo sistemak, eta benetako praktikatik ateratako kasu praktikoak (etxebizitza garajedunen eraikineko suteen aurkako babes-proiektua, eta industria-nabeko suteen aurkako babes-proiektua).

Mota askotako proiektuak egiteko behar diren tresnak emango dira eta jasotako ezagutza teorikoak osatzeko helburuarekin kasu praktikoak aztertuko dira. 

Ikastaroa gainditu ondoren, aprobetxamenduaren egiaztagiria emango da.

NORENTZAT

Ingeniari, arkitekto, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko, arkitektura eta ingeniaritzako master ezberdin, eta antzeko lanbidea dutenei zuzendua dago.

HELBURUAK

Profesionala gaitzea, suteen aurkako babes-intalazioen proiektua egiteko, diseinatzeko eta kalkulatzeko, bai bizitegi-eremuan, bai industria-eremuan.

BALIABIDEAK, METODOLOGIA eta TUTORITZA

Funtsezko hiru zutabetan oinarritutako programa garatu da: edukiak eta irisgarritasuna, tutorearen eta ikaslearen arteko elkarreragina, eta ebaluazioa akreditazioarekin. Ondoren, baliabideen laburpen bisuala eta parte-hartzaile bakoitzak bee ikaskuntza-helburuak modu eraginkorrean lortuko dituela bermatzeko ezarriko ditugun metodoak erakutsiko dizkizuegu.

Edukiak eta irisgarritasuna

Material pedagogikoa hainbat formatutan: pdf, Excel, videos, eta abar.

100% responsive gela (PC, tablet eta mugikorretatik sar daiteke).

Adibide praktiko ebatziak eta tresna informatiko lagungarriak.

Plataformarako sarbidea 24 ordu/egun.

Deskargatu daitekeen dokumentazioa.

Tutoreen eta ikasleen arteko elkarreragina

Astean zehar txat  bidezko online tutoritza saioak (2 saio astean)

Tutoreek egunero hartzen dituzten eztabaida-foroak.

LEONARDO tutore birtuala (berehalako arreta 24 ordu/egun).

Barne-mezularitza.

Ebaluazioa eta akreditazioa

Test moduko galdetegien bidezko ebaluazioa.

Diploma egiaztagiria

Gure ikastaroan, parte-hartzaileek Rafael Blanco Ocañaren gida aditua dute, esperientzia zabala duen Industria Ingeniari Tekniko, Alberto Millares Prats, ibilbide profesional luzeko arkitektoa eta Leonardo, ezagutza profesionala eta berehalako laguntza tekonologikoa konbinatuz 24/7 laguntza eskaintzen duen, tutore birtuala.

Rafael Blanco Ocaña, Industria Ingeniari Teknikoa

Egituren diseinuan eta kalkuluan, undustria-instalazio eta eraikinetan, eta eraginkortasun energetikoan  25 urte baino gehiagoko esperientzia , eta ingenieritzan, teknologia berrietan eta adimen artifizialetan prestazaile gisa.

Alberto Millares Prats, Arkitektoa

Arkitekturako proiektuak idazten eta obra-zuzendaritzan eta energia-eraginkortasuneko aplizioetan 25 urte baino gehiagoko esperientzia du. Irakasle aditu gisa, metodologia eta teknologia berrienak integratzen diren trebakuntza-jardueretan du eragina esperientzia horrek. 

Leonardo, Adimen Artifizial bidezko tutore birtuala.

Tresna berritzaile hau kontsultei berehalako laguntza eskeintzeko diseinatua dago, egunean 24 ordu, astean 7 egun, baliabide gehigarriak emanez eta parte-hartzaileak zuzenduaz ikaskuntza-prozesuaren bidez, modu eraginkor, interaktibo eta pertsonalizatuan. 

IKASTAROAREN DATAK ETA IRAUPENA:

Ikastaroak 4 asteko iraupena du (60 eskola-orduko prestakuntzaren baliokidea).

Hasiera-data:                    2025-ko irailaren 29an.

Bukaera data:                  2025-ko urriaren 26an.

izena emateko epea zabalik egongo da hasierako datara arte.

MATRIKULAZIOA ETA PREZIOAK

Elkargokideak:                        140 €

langabezian dauden elkargokideak:       120 €

Elkargokide ez direnak:                   250 €

Elkargon matrikulatzea, telefonoa 943290500 y gure web orrian (cogitig.com)

Lan egiten dute enpresek matrikula ordaintzen dieten elkargokideek, Elkargoko Idazkaritzan jakinarazi beharko dute, dagokien fakturak egiteko.

Prestakuntza-jarduera honek FUNDAE-n hobaria jaso dezake (antzinako Fundazio Tripartita) besteren konturako langileentzat. Horretarako, beharrezkoa da ikastaroa hasi baino 7 egun lehenago tramitazioa egitea. Tramitazio kostua 55€ koa da eta baita ere, dirulaguntza bat jaso daiteke horretarako.

CONTENIDO DEL CURSO

1.UNITATE DIDAKTIKOA. OINARRIZKO EZAGUTZAK: OINARRIAK

  • Unitate didaktikoaren aurkezpen bideoa.
  • Sarrera: Sute-arriskua.
  • Suaren izaera.
  • Agente itzaltzaileak.
  • Suteen aurkako segurtasun-elementuak: babes pasiboa eta babes aktiboa.
  • Hidraulikaren oinarriak.
  • Ezbhear nabarmenak.

2.UNITATE DIDAKTIKOA. ESPARRU LEGALA

  • Unitate didaktikoaren aurkezpen bideoa.
  • Sarrera.
  • EKT DB-SL.. Suteetarako segurtasuna (RD 314/2006).
  • Industria-establezimientuetako suteen aurkako segurtasun araudia (RD 164/2025).
  • Suteetatik babesteko instalazioen araudia (RIPCI) (RD 513/2017).

3.UNITATE DIDAKTIKOA. BABES PASIBOA

  • Unitate didaktikoaren aurkezpen bideoa.
  •  Sarrera. Babes pasiboa.
  • Sutaren aurkako materialekin babesa
  • Zatikatzea.
  • Seinaleztapena.

4. UNITATE DIDAKTIKOA. BABES AKTIBOA

  • Unitate didaktikoaren aurkezpen bideoa.
  • Sarrera. Babes aktiboa.
  • Su-itzalgailuen sistemak.
  • Ihinstagailu-sistemak.
  • Sute-aho hornituen sistemak.
  • Ura biltegiratzeko sistemak.
  • Detekzio-sistema eskuzkoak eta automatikoak.

5.UNITATE DIDAKTIKOA. KASU PRAKTIKOAK

  • Unitate didaktikoaren aurkezpen bideoa.
  • sarrera.
  • 1 KASU PRAKTIKOA: Suteen aurkako babesa etxebizitza eta garaje eraikinean.
  • 2 KASU PRAKTIKOA: Industria-nabeko suteen aurkako babesa.

6.UNITATE DIKALTIKOA. TRESNAK ETA UTILITATEAK

  • EXCEL ORRIA. Suarekiko karga ebaluatzeko kalkulua.
  • EXCEL ORRIA. Kalkulu hidrauliko orokorrak
  • FABRIKATZAILEEN APLIKAZIOETARAKO ESTEKAK.

ERANSKINA. GIDA TEKNIKOAK ETA MATERIAL OSAGARRIA

Sarrera.

  • GIDA TEKNIKOA: Suteen aurkako segurtasuna.
  • GIDA TEKNIKOA: Suteen aurkako babes araudiaren aplikazioa. (RD 513/2017).
  • GIDA TEKNIKOA: Industria establezimienduko suteen aurkako Segurtasun Araudiaren aplikazioa (RD 164/2025)
  • FDN: Suteetatik babesteko instalazioen araudiaren dibulgazio-fitxa (INSHT).

GEHIGARRIA

  • Bibliografia.
  • Helbide interesgarriak.

TEST MOTAKO GALDETEGIEN BIDEZKO EBALUAZIOA

Ohara: Ikastaroaren edukia aldatu egin daiteke, irakasle-taldearen iritziz.

 

 

Deskargatzeko gunea