Fundación Técnica Industrialek, Francisco de Vitoria Unibertsitatearekin (UFV) sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, honako webinarraren berri ematen dizue: “Adimen Artifiziala Laneko Arriskuen Prebentzioan”
Online saio honetan adimen artifizialak laneko arriskuen prebentzioaren arloan duen eragina aztertuko da, baita haren aplikazio praktikoa eta erakundeetan komunikazioa eta prebentzio-kultura hobetzeko egiten duen ekarpena ere.
Webinarraren datuak:
- Data: 2026ko apirilaren 29a
- Ordutegia: 17:30 – 18:30
- Formatua: Online (Zoom)
- Hizlaria: Luis Salgado Cabrero jauna, Fundación Laboral de la Construcción-eko kidea; prebentzio-komunikazioan, segurtasun-kulturan eta PRL arloko berrikuntzan aditua.
Webinarrean izena ematea:
Inteligencia Artificial en PRL: Rellenar formulario
Halaber, gogorarazten dizuegu Laneko Arriskuen Prebentzioan Unibertsitate Masterraren (UFV) deialdia irekita dagoela, online modalitatean, 2026ko maiatzaren 28an hasiko dena.
Kolegiatuek %15eko deskontua jaso dezakete matrikulan, baldin eta inskripzioa honako estekaren bidez egiten badute: