|
JUSTIFIKAZIOA Autobabes-planak hainbat zentro, eraikin, establezimendu eta instalaziotan sor daitezkeen larrialdiei aurre egiteko tresna dira. Plan horiek idaztea profil teknikoko pertsonentzako lan-esparru bat da. HELBURUAK Ikastaroaren helburu nagusia da ikaslea Autobabeserako Oinarrizko Arauaren eskakizunen arabera autobabes-plan bat osorik garatzeko gai izatea, plana prestatzea eta ezartzea barne. |