ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Behe-tentsioko instalazioen kalkuluan sakontzea (207517) | Behe-tentsioko instalazioen kalkuluan sakontzea (207517)

Behe-tentsioko instalazioen kalkuluan sakontzea (207517)

  • 2026/10/26
  • 80
  • 60 ordu 4 aste

gindako diseinu-eskakizunak, Behe Tentsioko Erregelamenduan eta haren Gida Teknikoan berariaz adierazitakoa baino harago doazenak. Horren ondorioz, teknikariek instalazioen kalkuluan ezagutza eta trebetasun handiagoak eskuratu behar dituzte, kalkulu generikotzat jotzen direnetatik harago, baina lehendik ezagutzen dituzten kalkulu eta ezagutza teorikoak oinarri hartuta.

Ikastaro honetan ohiko kalkuluak dagoeneko ezagutzen direla ulertzen da, eta egoera konplexuagoen kalkuluan sakontzen da. Egoera horiei dagozkien kalkuluak ez dira erraz aurkitzen ohiko kontsulta-dokumentazioan, eta erregelamenduak berak ere gutxi edo ezer ez du jasotzen horiei buruz.

HELBURUAK

  • Kalkuluetan parte hartzen duten parametroez eta haien arteko mendekotasunaz jabetzea.
  • Hainbat alderdi tekniko esku hartzen duten instalazio elektrikoak kalkulatzen ikastea.
  • Katalogo teknikoak erabiltzeko eta bertako datuak ulertzeko trebetasun handiagoa eskuratzea.
  • Eskuratutako ezagutzari balioa ematea, aplikazio informatikoen mugak ulertzeko.

Gaitegia

EDUKIAK (laburpena)

Ikastaro honek modulu bakarra du, unitate bakar batez osatua. Hori horrela da kasu praktikoak ebaztera bideratutako ikastaroa delako eta, beraz, ez duelako aurrez zehaztutako edukirik. Lantzen diren kasu praktikoetan hainbat alderdi tekniko edo egoera batera aztertzen dira. Oinarrizkoagoak diren ikastaroetan alderdi horiek bereizita aztertzen badira ere, errealitatean beti elkarrekin agertzen dira, eta ikastaro honen helburua ezaugarri hori duten kasu praktikoak garatzea da.

Aztertuko diren kasu praktikoen laburpen gisa, honako hauek aipa daitezke:

  • Harmonikoak dituzten lineen dimentsionamenduari buruzko eztabaida.
  • Instalazioan 2 transformadore eta motorrak daudenean zirkuitulaburreko korronteen kalkulua.
  • Eraztun-konfigurazioko instalazioen kalkulua, kanalizazio elektriko aurrefabrikatuekin.
  • TN-S eskemen kalkulua, kanalizazio elektriko aurrefabrikatuekin.
  • Altzairu herdoilgaitzezko lurrerako konexioko instalazioen kalkulua.
  • Eraikinetako zeharkako kontaktuen aurkako segurtasun-mugei buruzko eztabaida.
  • Beste kasu batzuk: zirkuitulaburreko korronteak mugatzeko kurbak.
  • Industria-segurtasuneko erregelamendu teknikoen arteko mendekotasuna instalazio elektrikoen diseinuan eta/edo kalkuluan.

Deskargatzeko gunea