JUSTIFIKAZIOA
Software hau ezinbesteko tresna da industria mekanikora, automobilgintzara, makinetara (erremintak/etxetresna elektrikoak, etab.), I aerospazialera eta abar industriako edozein lan-esparrutan (diseinua, analisia/fabrikazioa, saldu osteko zerbitzua, etab.) lanean ari diren edo karrera bideratu nahi duten ingeniari, ingeniari tekniko/diseinatzaile edo teknikoentzat.

HELBURUAK
- Geometria alanbrikoak eta parametrikoak dituzten piezak diseinatzea.
- Diseinu-metodoak eraginkortasunez eskuratu, garatu eta aplikatzea, haien baliozkotasuna baloratzen ikasiz.
- Piezen diseinuan kontzeptu geometrikoak aplikatzea.
- Fabrikazio-metodologia ezagutzea.
- Prototipoetan eta fabrikazioan baliabide egokiak erabiltzea.
- Sinpletasun mekanikoko irizpideak garatzea.
- Ikasturte-amaierako lana, automobilgintzaren arloko diseinu industrialeko proiektu batean datzana, ikasitako ezagutzak barneratzeko aukera emango diona.