ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa, 736/2020 ED (210810) | Eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa, 736/2020 ED (210810)

Eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa, 736/2020 ED (210810)

  • 2026/11/02
  • 80
  • 50 ordu 4 aste

JUSTIFIKAZIOA

Ikastaro honetan aztertuko den araudia nahitaez bete beharrekoa da jabeen erkidegoetan.

Ikastaro honetan, abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren aplikazioa modu praktikoan azalduko da. Dekretu horrek eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa arautzen du, eta haren helburu nagusia eraikinen energia-errendimendua hobetzea da, banakako kontsumoan oinarrituta.

Horri esker, higiezineko erabiltzaile bakoitzak kontsumitzen duen energiagatik soilik ordaindu ahal izango du. Horrela, energiaren erabilera egokitu eta optimizatu, erosotasun-maila egokia bermatu, beharrezkoak ez diren kostuak saihestu eta eraikinaren karbono-aztarna murriztu ahal izango dira.

HELBURUAK

  • Abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren araudia ezagutzea.
  • Araudi hori proiektuetan aplikatzen ikastea.

Gaitegia

EDUKIAK (laburpena)

I. MODULUA: APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA

Abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretua, eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa arautzen duena.

  • 1. artikulua. Xedea.
  • 2. artikulua. Aplikazio-eremua.
  • 3. artikulua. Banakako kontabilizaziorako ekipamenduak instalatzeko betebeharra.
  • 4. artikulua. Berokuntza-kontsumoa banaka kontabilizatzeko ekipamenduen instalazioaren bideragarritasun teknikoa eta errentagarritasun ekonomikoa zehaztea.
  • 5. artikulua. Hozte-kontsumoa banaka kontabilizatzeko ekipamenduen instalazioaren bideragarritasun teknikoa eta errentagarritasun ekonomikoa zehaztea.
  • 6. artikulua. Kontabilizazio-ekipamenduen irakurketari, kontsumitzaileari informazioa emateari eta kostuen banaketari buruzko betebeharrak.
  • 7. artikulua. Justifikazio-dokumentazioa.
  • 8. artikulua. Araudia aplikatzeko erantzukizuna.
  • 9. artikulua. Gaitutako enpresak.
  • 10. artikulua. Zehapen-araubidea.
  • I. ERANSKINA. Banakako kontabilizazio-sistemak instalatzeko betebeharretik salbuetsitako instalazio termikoak.
  • II. ERANSKINA. Banakako kontabilizazio-sistemak instalatzeko betebeharretik salbuesteko ziurtagiria.
  • III. ERANSKINA. Aurrekontuaren eredua.
  • IV. ERANSKINA. Kontsumoaren likidazioari buruzko gutxieneko informazioa.
  • V. ERANSKINA. Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

II. MODULUA: EKIPAMENDUAK ETA SISTEMAK

  1. Kostuen banatzaileak.
  2. Kontagailu termikoak.
  3. Gailuen arteko komunikazioa.
  4. Balbula motak.
  5. Emari-neurgailuak.
  6. Orekatze hidraulikoa.

Deskargatzeko gunea