ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Ibilgailuak eraldatzeko eta osatzeko proiektuak (081161) | Ibilgailuak eraldatzeko eta osatzeko proiektuak (081161)

Ibilgailuak eraldatzeko eta osatzeko proiektuak (081161)

  • 2026/11/23
  • 80
  • 110 ordu 6 aste

JUSTIFIKAZIOA

Ibilgailuen homologazioari eta eraldaketari buruzko ezagutzak gero eta eskari handiagoa duen arloa dira ingeniarien artean. Aldi berean, arlo horretako araudia eta teknologia etengabe aldatzen eta garatzen ari dira.

Ikastaro hau batez ere praktikoa da, eta ibilgailuak eraldatzeko eta osatzeko proiektuak egitera bideratuta dago. Gainera, 2015ean abian jarri zenetik ikastaroa arrakastaz egin duten 100 ikasle baino gehiagoren babesa du.

HELBURUAK

- Ibilgailuen eraldaketetarako edo osaketarako ohikoenak diren proiektu motei buruzko ezagutza praktikoa eskuratzea. Proiektu horiek beharrezkoak dira, bai ibilgailuetan egindako aldaketak administrazioaren aurrean legeztatzeko (866/2010 Errege Dekretua eta Eraldaketen Eskuliburua, baita 2007/46 Zuzentaraua eta 750/2010 Errege Dekretua ere betez), bai eraldaketa horien bideragarritasun teknikoa justifikatzeko.

- Kalkulu teknikoak adibide praktikoen bidez ulertzea.

Gaitegia

EDUKIAK (laburpena)

  • 1. modulua. Lege-oinarriak.

  • 2. modulua. Eraldaketa-proiektuak egiteko kontuan hartu beharreko alderdiak.

  • 3. modulua. Justifikaziorako kalkulu nagusiak.

  • 4. modulua. Ezagutzen aplikazio praktikoa. Proiektuen adibideak.

Ikastaroan, amaierako ariketa praktiko bat egin beharko da. Halaber, lagungarri izango diren azalpen-bideotutorial batzuk ere eskainiko dira.

Ikastaroak mota horretako proiektuek eskatzen dituzten kalkulu teknikoak egitea ere barne hartzen du: pisuen banaketa, xasisaren azterketa, ibilgailuaren egonkortasuna, ibilgailuan instalatutako elementu berrien finkapena eta abar.

Deskargatzeko gunea