JUSTIFIKAZIOA
Iraganeko eta egungo ikasketa-plan gehienetan, Industria Ingeniari Teknikoak ingeniaritza akustikoaren arloan duen trebakuntza oso txikia da edo ez du trebakuntzarik. Gabezia horrek zaildu egiten du, neurri handi batean, arlo horretako legeria behar bezala erabiltzea eta jardueren soinu-ebaluaziorako txosten teknikoak egitea.
HELBURUAK
Ingeniaritza akustikoaren arloko lanak egiteko behar diren oinarrizko kontzeptuak ezartzea, eta, halaber, Espania osoan gogaikarriak izan daitezkeen jarduerei buruzko azterlan akustikoak egiteko metodologia garatzea.