Ingeniaritzan funtsezkoa da informazio tekniko konplexua aztertzea: arauak, patenteak, artikulu zientifikoak edo dokumentazio zabala. Adimen artifizialak prozesu horiek azkartzea ahalbidetzen du, deep research tresnen bidez, informazio-bolumen handietan iragazkiak ezarri, laburtu eta ereduak aurkitzea erraztuz. Saioan ingeniaritza aurreratuan aplikatutako adibideak azalduko dira.
Helburuak
- 
	Deep research kontzeptua IArekin ulertzea. 
- 
	Informazio teknikoa bilatzeko eta aztertzeko tresnak ezagutzea. 
- 
	Arauetan, patenteetan eta bibliografian teknika horiek aplikatzen ikastea. 
- 
	Ingeniaritza-proiektuetan benetako kasuak ezagutzea. 
Nori zuzendua
- 
	Proiektu konplexuak ikertzen eta dokumentatzen dituzten ingeniariak. 
- 
	Arlo teknikoetako graduondoko eta doktorego-ikasleak. 
- 
	Berrikuntza teknologikoko proiektuen arduradunak. 
Hizlaria
Imanol Terán. Negozioen digitalizazioa eta lineako presentzia.
Edukiak
- 
	Zer den deep research IArekin. 
- 
	Bilaketa eta analisi aurreraturako tresnak. 
- 
	Aplikazioak: araudia, patenteak eta dokumentazio teknikoa. 
- 
	Ingeniaritza aurreratuan aplikatutako kasu praktikoak. 
- 
	Ikerketa lagunduaren praktika onak eta mugak. 
Antolaketa
- 
	Modalitatea: Presentziala. Elkargoaren egoitza, Zurriola Hiribidea 14, Donostia. 
- 
	Data: 2026ko otsailaren 24a, asteartea. 
- 
	Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara. 
Matrikula
- 
	Elkargokideak: 245 € 
- 
	Ez elkargokideak: 295 € 
Izen-emateak
Elkargora telefonoz deituta (943 290 500) edo posta elektroniko bat bidalita: secretaria@cogitig.com.